Politika -
Euskadiko PP
Basagoiti: "ETAren azken minutuetan egon gaitezke"
Euskadiko PPren presidenteak adierazi duenez, "ETAren amaiera demokratek eta Eusko Jaurlaritza sendo batek" idatzi behar du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidentearen ustez, " ETAren azken minutuetan egon gaitezke" eta "ETAren amaiera demokratek eta Eusko Jaurlaritza sendo batek" idatzi behar du.
Horretaz gain, EAJk terrorismoaren aurkako borrokan gehiago egiteko aukera izan zuela adierazi du. Popularraren ustez, jeltzaleak "ETA-Batasunarekin adikorrak" izan dira. El Correon eskainitako elkarrizketa batean, Patxi Lopez lehendakariari bidali dion gutun baten inguruan mintzatu da Basagoiti. "Terrorismoa eragin dutenek ezin dute bake eta askatasun prozesuaren buru izan", adierazi du popularrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea