Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Maneiro: 'Xantaia egin nahi duenarekin hitz egitea akats larria da'
UpyDko legebiltzarkidearen iritzian, azken boladan egin diren adierazpenek erakusten dute zenbait alderdi ezker abertzaleari zilegitasuna ematen ari direla.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UpyDko parlamentariak adierazi duenez, "akats larria da elkarrizketarik nahi ez dutenekin hitz egitea, izan ere, elkarrizketa barik, xantaia egin nahi dute". Maneiroren aburuz, azken boladan zenbait alderditatik egiten ari diren adierazpenek legez kanpo utzitako ezker abertzaleari zilegitasuna eman diote eta hori salatu du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Beste gai batzuk ere izan ditu hizpide, hala nola zezenketen inguruan piztu den polemika. Maneirok esan du bera animaliei sufriaraztearen aurka dagoela, baina bere alderdiak ez duela balizko bozketa batean zezenketen debekuaren alde egingo.