Politika -

BARNE HAUTESKUNDEAK

PSOEren buruzagitzari heltzeko 'gogotsu' agertu da Lopez

PSE-EEKk Portugaleten duen egoitzan eman du botoa Lopezek. Bihartik aurrera 'PSOE berreskuratzen' hastea espero duela esan du.

PSOEko liderra izateko 'kementsu' ikusten du bere burua Patxi Lopezek

2:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSOEko idazkari nagusi izateko hautagaiak Portugaleten eman du botoa, 10:20 inguruan. Alderdi Sozialistaren buruzagia izateko "gogotsu eta indartsu" dagoela esan du.

187.949 militante sozialista daude botoa ematera deituta, gaur, datozen urteotan PSOE gidatuko duen idazkari nagusia aukeratzeko barne hauteskundeetan. Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Lopez dira hautagaiak, eta azken hori izan da botoa eman duen aurreneko hautagaia. Bihartik aurrera sozialista guztiak "elkarrekin PSOE berreskuratzen" hastea espero duela nabarmendu du.

Mikel Torres PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusiak eta Begoña Gil emazteak lagunduta joan da boza ematera lehendakari ohia.

Gaurko bozketan partehartze zabala egongo dela ziur agertu da Lopez. "Jokoan zer dagoen badakigulako sozialistok", esan du. Horren hitzetan, PSOErentzat eta Espainiarentzat "onena" zer izango den pentsatuta emango dute botoa militante sozialistek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Patxi Lopez Alderdi politikoak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa