Politika -

Primariok PSOEn

PSOEren buruzagitza berreskuratu du Pedro Sanchezek

Botoen % 99,23 zenbatuta, bozen % 50,21 bereganatu du; Diazek, berriz, % 39,94 lortu du, eta Lopezek, % 9,85.

Pedro Sanchez, Susana Diaz eta Patxi Lopezekin batera. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Susana Diaz eta Patxi Lopezekin batera. Argazkia: EFE
Sanchezek hitzeman du PSOEko militante guztien idazkari nagusia izango dela

1:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez izango da berriro ere PSOEko idazkari nagusia, sozialistek igande honetan egin dituzten hauteskunde primarioetan Susana Diazen eta Patxi Lopezen aurretik geratu eta gero. Botoen % 99,23 zenbatuta, bozen % 50,21 bereganatu du; Diazek, berriz, % 39,94 lortu du, eta Lopezek, % 9,85.

Irabazleak 74.178 boz pilatu ditu; Diazek, 59.030; eta Lopezek, 14.568, eta parte-hartzea % 80,3koa izan da.

Sanchez: "gaur PSOEk irabazi du"

Primarioak irabazi dituen Pedro Sanchezek hedabideen aurrean egin duen agerraldian eskerrak eman nahi izan dizkie berarekin batera idazkaritza nagusia eskuratzeko lehian aritu diren bi aurkariei. "Susana eta Patxi" ponte izenez aipatu ditu, eta guztiak aritu direla alderdi indartsuago bat egitearen alde nabarmendu du.

Jarraian, igandeko primarioetako garailea PSOE izan dela eta ez bera baieztatu du: "Gaur PSOEk irabazi du", esan du Sanchezek, eta "PSOEk irabazten duenean, Espainiak irabazten du".

Txaloka eta "bai, bai da" esanez hartu duten berrehun bat militanteren aurren mintzatu da, eta "Espainiako sistema demokratikoaren eta politikoaren abangoardia" direla adierazi die.

Azkenik, Sanchezen hitzetan, "gaurko eguna guztiaren hasiera da. Gaur ez da ezer bukatzen". Gaineratu duenaren arabera, "PSOE berri bat" lortzeko lan egingo du, Espainia aldatzeko asmoz.

PEDRO SANCHEZ EiTB

PEDRO SANCHEZ EiTB

Pedro Sanchezek hedabideen aurrean egin duen agerraldia, PSOEren idazkari nagusi gisa errepikatu eta gero. Argazkia: EiTB

Susana Diazen deia

Andaluziako presidentea eta PSOE zuzentzeko hautagai izan den Susana Diazek, hasiera batean, telefonoz zoriondu du Pedro Sanchez irabazlea, nahiz eta biek jarraitu dituzten botoen zenbaketak sozialistek Madrilgo Ferraz kalean duten egoitzatik bertatik.

Patxi Lopezek, bere aldetik, Twitter sare soziala erabili du Sanchez zoriontzeko tresna gisa. "Zorionak. Militanteek hitz egin dute, orain guztioi dagokigu PSOE berreraikitzeko lan egitea". Bere aburuz, kanpainan zehar igorri duen "batasunerako mezua" beharrezkoa da.

Gerora biek egin dute agerraldia sozialisten egoitzan bilduta egon diren kazetarien aurrean. Lehendabizi Patxi Lopezen txanda izan da, eta Sanchez berriro zoriondu ostean, bere alderdiaren "barne prozesua" bukatutzat jo du. Gaineratu duenez, "orain herritarrak sozialisten zain daude ezkerreko alderdi nagusia" izatea lor dezaten.

Handik gutxira Susana Diazek egin du agerraldia, eta "laguntzeko" zein PSOEren aginduetara "behar duen orotan" jartzeko prest azaldu da. "PSOEk behar duen orotan egongo gara, beti bezala", baieztatu du Diazek.

Alderdi Politikoen erreakzioak

PPk tamalgarritzat jo du Pedro Sanchezen garaipenak "ez ezetz da" leloa berreskuratzea ekartzea. Hala adierazi dute  alderdiaren zuzendaritza nagusiko iturriek, Eferen arabera, Sanchezen garaipena ezagutu ostean.

Halere, lasaitasunerako deia egin dute, Espainiako egonkortasunean izango duen eraginaren aurrean. Zehatz-mehatz, ez dut espekulaziorik egin nahi Mariano Rajoyk dei ditzakeen hauteskundeen inguruan.

Bestalde, Pablo Iglesias Podemosen liderrak Pedro Sanchez zoriondu du. "PSOEren militanteek erabaki eta mezu argia bidali dute. Zorionak eta zorte on, Pedro Sanchez", idatzi du Iglesiasek Twitterren.

Albert Rivera Ciudadanosen buruzagia Twitterren ere mintzatu da primarioen emaitzen harira. Lehenik eta behin, Sanchez zoriondu du idazkari nagusi berria izatea lortu duelako eta, bestalde, militanteak ere zoriondu ditu, primarioetako parte-hartzeagatik.

Hace unos días, el líder de Ciudadanos advirtió de que si fuera Sánchez el ganador de las primarias, no contará con Ciudadanos "para gobernar con nacionalistas" como dijo que quería el nuevo secretario general.

Orain egun batzuk, Ciudadanosen buruak ohartarazi zuen Sanchez garaile balitz, Ciudadanosek ez lukeela "nazionalistekin gobernatzeko" aukera babestuko.

Antonio Hernandok dimisioa eman du

Antonio Hernando PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak dimisioa eman du Sanchezen garaipenaren ostean. Izan ere, duela egun batzuk Sanchezek aurreratu egin zuen bera idazkari nagusi izendatuz gero, Hernandok ez duela bere karguan jarraituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSOE Patxi Lopez argazkiak Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez argazkiak