Politika -

Ez du deklaratu

Jon Kepa Preciado ETAko ustezko kidea kartzelatu dute

Bizkaia taldearen aurkako operaziotik ihes egin zuen 2003an eta 2004an atxilotu zuten Frantzian. Talde armatuko kide izatea eta lehergailuak eta armak eta lehergailuak edukitzea egotzi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak Jon Kepa Preciado Izarra ETAko ustezko kidea kartzelatu du, horrek deklaratzeari uko egin ostean, Epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez.

&' || 'nbsp;Atzo Espainiaratu zuten&' || 'nbsp;34 urteko santurtziarra eta talde armatuko kide izatea eta lehergailuak eta armak eta lehergailuak edukitzea leporatzen diote.

Preciadok Bizkaia taldearen aurkako operaziotik ihes egin zuen 2003ko irailean. Bizkaia taldeko kidea omen zen eta honako atentuetan parte hartzea egozten diote: Bizkaiko Foru Ogasuna (2003ko ekaina), Getxoko Tamarises hotela (ekaina), Iberdrolaren bi egoitzen aurkakoak eta Santanderreko aireportua (uztaila).

2004ko otsailean atxilotu zuten Limogesen (Frantzia) Preciado, Jon Gonzalez Gonzalezekin batera. Biak Bizkaia taldearen baitan zegoen Jata taldeko kide omen ziren 2001ean eta armak eta nortasun agiri faltsuak zituztela atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea