Politika -

Bartzelonako Grazia auzoan

Laura Rieraren aldeko omenaldia debekatzea eskatu du fiskaltzak

Laura Rierari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 'Bartzelona taldea'ri laguntza emateagatik. Fiskaltzaren ustez omenaldiaren helburu bakarra "ETAren ekintzak justifikatzea" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Riera ETAko laguntzaileari hurrengo larunbatean Bartzelonako Grazia auzoan egingo zaion omenaldia debekatzea eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Izan ere, fiskalaren ustez, omenaldiaren helburu bakarra "ETAren ekintzak justifikatzea eta ekintzaileak goratzea" da. Marcelo Azcarraga fiskalak Pablo Ruz epaileari helarazitako agiri baten bidez, omenaldia debekatzea eskatu du, bere ustez, ekitaldiak terrorismoa goratu eta biktimak makurrarazi ditzakeelako.

Fiskalaren ustez ekitaldia, "ETA banda armatuaren arauak jarraitzeko aitzaki bat baino ez da". Horretaz gain, Laura Rierari Bartzelona komandoari laguntza emateagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri ziotela gogorarazi du Fiskalak.

Horretaz gain, Dolores Lopez Resina Lola eta Marina Bernardo Bonada ETAko kideak ere omenduko direla adierazi du fiskalak. Biak Frantzian daude espetxeratuta ETAko kide izatea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea