Politika -
Hamargarren urteurrena
ETAk hildako bi guardia zibil omendu dituzte Sallent Gallegon
Lore-eskaintza bat egin dute atentatuaren lekuan eta oroitzapenezko plaka bat desestali dute Huescako udalerrian.
Erredakzioa
Orain dela hamar urte ETAk hildako Irene Fernandez eta Jose Angel Perea guardia zibilak omendu dituzte Sallent Gallegon (Huesca).
2000ko abuztuaren 20an, 32 urteko Irene Fernandez eta 22 urteko Jose Angel de Jesus Encinas hil zituzten euren auto azpian lapa-bonba bat zartarazita.
Lore-eskaintza bat egin dute atentatuaren lekuan eta oroitzapenezko plaka bat desestali dute Huescako udalerrian.
Horrez gain, meza egin dute eta elizan izan dira herritarrak, familiarrak eta Rogelio Silva Aragoiko Gobernuko Barne kontseilaria eta Maria Victoria Broto Kultura kontseilaria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea