Politika -
Erasoa Bilbon
Indarkeria eta hitzarmenak bateraezinak direla esan dio EAk Batasunari
Horrelako ekintzak, EAren esanetan, "erabat deitoragarriak dira moralaren ikuspuntutik eta ulertezinak edozein ikuspuntu ideologikotik".
Erredakzioa
Eusko Alkartasunak gogorarazi dio Ezker Abertzaleari indarkeria ekintzak ez datozela bat bi alderdiek hitzartutakoarekin.
"Erasoak, mehatxuak eta estortsioa -EAren ustez- ez datoz bat euskal gizartean piztutako itxaropenarekin, eta, are zehatzago, independentista kolektiboarekin, '' Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak'' hitzarmenagatik; bertan eszenatoki politiko berri baterako oinarriak jartzen dira non bide politikoak bakarrik erabil daitezkeen normalizazio politikoa eta euskal Estatua sortzerako bidean".
Horrelako ekintzak, EAren esanetan, "erabat deitoragarriak dira moralaren ikuspuntutik eta ulertezinak edozein ikuspuntu ideologikotik".