Politika -

16:00etan izango da

Blanco ministroak azpiegituren birdoitzea azalduko du ostegunean

Bestalde, Miguel Angel Moratinos eta Afredo Perez Rubalcabaren agerraldien eskaerak atzera bota dituzte. Ministroek Melilla eta Marokoren arteko mugan egon diren arazoak argitzea nahi zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco ministroak azpiegituren plangintzen birdoitzea azalduko du ostegun honetan, 16:00tik aurrera. Sustapen ministroak Diputatuen Kongresuko Sustapen Komisioaren aurrean hitz egingo du.

Blancoren agerraldia Diputazio Iraunkorrean onartu dute; 50 boto alde eta bi abstentziorekin.

Rafael Simancas diputatu sozialistak esan duenez, Blancok "gustura" emango ditu azalpen guztiak, izan ere "albiste onak" dauzka. Simancasek aurreratukoaren arabera, Sustapen ministerioak 500 milioi euroko tarte osagarria dauka atzeratutako lanak berriro martxan jartzeko.

Moratinos eta Rubalkabak ez dute agerraldirik egingo

Bestalde, Barne eta Kanpo Arzoetako ministroen agerraldiak atzera bota dituzte. Alfredo Perez Rubalkabak eta Miguel Angel Moratinosek Melilla eta Marokoren arteko mugan sortutako tentsioa argitu zezatela nahi zuten.

Bi ministroen agerraldia PPko diputatuek eskatu dute baina ezin izan dute aurrera atera; 29 boto izan dituzte kontra (PSOE, CiU, ERC eta IU), 20 alde (PP eta UPyD) eta hiru abstentzio (EAJ eta BNG).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea