Politika -

Legegileak Frantzian.

Macronen alderdiak irabazi du hauteskunde legegileen lehen itzulia

Inkesten arabera, 400 eta 440 eserleku arteko gehiengo osoa izango luke Biltzar Nazionalean, % 32 inguruko boto kopurua eskuratuta.

Macronen alderdiak bideratuta utzi du gehiengo osoa Asanblea Nazionalean

2:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublika Martxan Emmanuelle Macron zentristaren, Frantziako presidentearen, alderdia izan da bozkatuena, hauteskunde legegileetako lehen itzulian, % 32 inguruko portzentajearekin, hau da, 400 eta 440 eserleku arteko gehiengo osoa izango luke Biltzar Nazionalean, Frantziako komunikabideek zabaldutako informazioaren arabera.

Estimazio horien arabera, Errepublikakoen alderdi kontserbadoreak botoen % 20 21 artean lortuko lituzke, Fronte Nazionalak % 13 eta 14 artean, eta Frantzia Intsumisoa alderdi ezkertiarra % 11n geratuko litzateke, Alderdi Sozialistak (% 9) iragarritako porrota jasota.

Errepublikanoak

François Baroin Errepublikano kontserbadoreen kanpaina arduradunak hauteskunde legegileen bigarren itzulian "mobiliza" dadila eskatu dio gizarteari, "alderdi bakar batek" (Macronenak) botere guztia batu ez dezan.

"Astebete barru hautaketa handia iritsiko da eta guztion mobilizazioa nahitaezkoa da", adierazi du.

Fronte Nazionala

Marine Le Pen Fronte Nazionala alderdi ultraeskuindarraren presidentearen esanetan, parte-hartze eskasak bere alderdiari "kalte egin" dio. "Abstentzio-tasak adierazten du boto-erreserba esanguratsu bat dugula erakusten du", iritzi dio, inkestek abstentzioa % 50etik gorakoa izan dela zabaldu ostean (1958an eratu zen V. Errepublikan inoiz izandako altuena).

Ezker Intsumisoa

Ezker Intsumisoa alderdiaren buru den Jean-Luc Melenchon ezkertiarraren aburuz, egon den abstentzio handiak erakusten duena da frantziarren gehiengoa ez datorrela bat Macronek egin nahi duen lan-erreformarekin. "Egon den abstentzio erraldoiak adierazten du herrialde honetan ez dagoela lan-kodea eta askatasun publikoak suntsitu nahi duen gehiengorik", esan du.

Sozialistak

Bere aldetik, Jean-Christophe Cambadelis Frantziako Alderdi Sozialistako idazkari nagusiak onartu duenez, lehenengo itzulian nabarmena izan da ezkerraren beherakada eta "batez ere" bere alderdiarena.

Ministroak, garaile

Azkenik, Macronen Gobernua osatzen duten ministroek garaipena lortu dute bakoitza bere barrutian. Gogoratu beharra dago, Macronek jarritako baldintza baten arabera, diputatu kargua atera behar dutela euren karguetan jarraitu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Zer gertatu da Parisen? Frantzia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia Frantziako presidentea azken ordukoa