Politika -
Aste Nagusia
Kaskagorrik deitutako bi ekitaldi debekatu ditu Velasco epaileak
Bilboko Aste Nagusiko txosnagunean dauden presoen argazki "guztiak" kentzeko eskaria egin die epaileak Segurtasun Indarrei.
Erredakzioa
Kaskagorri konpartsak eta Etxerat elkarteak deitutako bi omenaldi debekatzea erabaki du gaur Eloy Velasco epaileak. Presoei omenaldiak gaur eta bihar egin behar zituzten, Bilboko Aste Nagusian. Epailearen ustez, biktimei "zigortzea" suposatuko luke omenaldi hauek egitea.
Horrez gain, Segurtasun Indarrei ETAko presoen argazkiak kentzeko eskatu die, bai Aste Nagusko txosnagunean daudenak, eta baita Bilbon jarri dituztenak ere. Epaileak kaleratutako autoaren arabera, presoen eta "kaskaerrepresaliatuen" aldeko "elkarretaratzea" deitu dute Kaskagorrik eta Etxeratek. Ana Miren Gamboak komunikatutako ekimenak direla gogoratu du Velascok, (normalean, Etxeraten ekitaldiak deitzen ditu Gamboak, epailearen hitzetan).
Velascok adierazitakoaren arabera, ekimen hauen bitartez, eta "jendea dagoela aprobetxatuz", ETAko presoak "omendu nahi dituzte".