Politika -
Emaitza
Macronen hautagaiak izan dira nagusi Ipar Euskal Herrian
Florence Lasserre zentrista eta Collete Capdevielle sozialista izango dira lehian ekainaren 18an egingo duten bigarren itzulian.
eitb.eus
Emmanuel Macronen alderdiak irabazi du Ipar Euskal Herrian hauteskunde legegileen lehen itzulia. Batetik, Florence Lasserre hautagaiak botoen % 37,11 eskuratu ditu; bestetik, Colette Capdeviellek botoen % 13,24 lortu ditu. Beraz, biak izango dira lehian bigarren itzulian, ekainaren 18an.
Lapurdiko kostaldean, Sylviane Alaux sozialistak ez du bigarren itzulirako sailkatzea lortu karguan jarraitzeko. Horrez gain, Vincent Bru Kanpo hiriko alkate zentrista kanpoan geratu da, baita Arostegi hautagai eskuindarra ere.
Barnealdeko emaitzari dagokionez, Macron alderdia nagusitu da. EH Bilduk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere aldetik, emaitzak hobetu dituzte.
Lasserre eta Capdevielle, aurrez aurre
Igande honetan, ekainak 18, egingo dute hauteskunde legegileen bigarren itzulia.
Lasserre zentristak berretsi duenez, Ipar Euskal Herria ordezkatu nahi du Parisen, Macronen programa Ipar Euskal Herrian ezartzeaz gain.
Capdevielle sozialistaren aburuz, "ordezkari indartsuak" behar dira, eta "ez kargu asko dituzten agintariak, iritziz maiz aldatzen direlako".