Politika -
23 urte kartzelan
Idoia Lopez Riaño presoa, aske
'Langraiz bidea' delakoari heldu zion 2010ean. Eguerdian irten da Arabako espetxetik.
Agentziak | Erredakzioa
Idoia Lopez Riaño presoa kartzelatik atera da gaur, 23 urteko zigorra beteta.
Hedabide ugari joan dira Langraiz Okako espetxera. 12:00etan atera da kartzelatik, baina ezin izan diote argazkirik egin, furgoneta baten barrura sartu delako segituan.
23 hilketa egitea leporatuta, 2.000 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Lopez Riañori.
2010ean heldu zion 'Langraiz bidea' delakoari, indarkeriari muzin egin eta ETAko kide izateari utzi eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea