Politika -
Kaleko indarkeria
Bi kontainer kiskalita geratu dira Sopelan
Lehen hipotesien arabera, suteak izan dira eta Ertzaintzak uste du 'kale borroka' ekintzak izan direla. Bestalde, ezezagun talde batek kontainer bati su eman dio Gasteizen, 'baldarkeria' izan da.
Erredakzioa
Bi kontainer erre dituzte gaur goizaldean Sopelan (Bizkaia). Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian eta ''kale borroka'' ekintza bat izan dela uste du.
Aquilino Arriola eta Etxebarri Zeharbide kaleetan zeuden kiskalitako eduki-ontziak. Erasoa 05:45 inguruan jazo da, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Inguruan zeuden ibilgailuetan eta eraikinetan ez da kalterik izan, baina ertzainek ezin izan dute sua itzali eta ezinbestekoa izan da suhiltzaileak bertaratzea.
Lehen hipotesien arabera, nahita piztutako suteak izan dira eta Ertzaintzak uste du ''kale borroka'' ekintzak izan direla.
''Baldarkeria'' Gasteizen
Ezezagun talde batek kontainer bati su eman dio bart Gasteizen; Suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak zabaldu dutenez baldarkeria izan da eta ez kale erasoa.