Politika -

Proposamena

Espainiak lortutako Munduko Kopa Gasteizen ikusgai jartzea nahi du PPk

Alderdi Popularraren iritzian, euskal herritarrek oro har, eta gasteiztarrek bereziki, Munduko Kopa ikusteko "desiratzen" daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako futbol selekzioak irabazitako Munduko Kopa Gasteizen erakusgarri jartzea proposatu du gaur PPk.

Alfredo Iturricha (PP) Gasteizko udaletxeko zinegotziak azaldu duenez, Espainiako Futbol Federazioak ez du eskaerarik jaso aipatu garaikurra Euskadira ekartzeko. Gauzak horrela, "Euskadiko hiriburuak iniziatiba hartu" eta erakusketa antolatu behar duela iritzi dio Iturrichak. Agiri baten bidez, PPko zinegotziak gogoratu du Munduko Kopa Madrilen, Santanderren, Ciudad Realen eta Segovian erakutsi dutela eta guztietan jende andana bertaratu dela. "Espainiako selekzioaren garaipena historikoa izan zen eta horrek poztasun handia eragin du euskal herritarrengan, oro har, eta gasteiztarrengan bereziki", nabarmendu du. Horrenebestez, Iturrichak esan du Munduko Kopa Euskadin ikusteko "desiratzen" daudela herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea