Politika -

Kurtso politikoaren hasiera

EAJk autogobernu gehiago eskatu du aurrekontuak babesteko

Bestalde, Iñigo Urkullu EBBren presidenteak esan du indarren batuketa izango dela datorren urteko gakoa autogobernua indartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak esan du ez dituela Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestuko Zapaterok ez badu euskal autogobernuaren indartzea sustatzen eta Gernikako Estatutuaren eskumenak transferitzen.

Kurtso politiko berriari hasiera emateko ekitaldi batean, Zarautzen, Urkulluk "Euskadi eraikitzeko eta etorkizun berri bat emateko" konpromisoa hartu du.

Hori horrela, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak datorren irailean, Estatuko Aurrekontuen negoziaketan, froga "garrantzitsua" izango duela adierazi du EAJren buruzagiak, izan ere, jeltzaleen babesa nahi badu Euskadiri "aurrera egiten" lagunduko dion akordio politikoa exijitu du.

Indar batuketa

Bestalde, Urkulluk esan du Euskadik asko duela jokoan datorren maiatzean, hauteskundeetan, eta autogobernua indartzeko gakoa indarren batuketa izango dela. Euskadiren instituzionalizazio prozesuaz "harro" dauden abertzaleen batasuna goraipatu du.

Horren harira, sozialistek eta popularrek EAEn duten "naturaren kontrako" itunaz hitz egin du eta horren helburua "abertzaletasuna eta EAJ gutxiestea eta indargabetzea" dela gaineratu du. Hori dela eta, "herriari so egiteko" garaia heldu dela eta "herriz herri" EAJren proiektua babesten dutenen konpromisoa biltzearen aldeko apustua egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea