Politika -
Gobernu Kontseilua
Eusko Jaurlaritzak gaur irekiko du urte politikoa Miramar Jauregian
Tradizioari jarraiki, Gipuzkoako hiriburua izango da oporren ostean sailburuen lehenengo bilera hartuko duena. Eguerdia aldera Patxi Lopez lehendakariak hitz egingo du prentsaren aurrean.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak gaur irekiko du urte politikoa Donostiako Miramar Jauregian egingo duen Gobernu Bilerarekin. Horren ostean, Patxi Lopez lehendakariak prentsaurrekoa emango du.
Hala jakinarazi dute Jaurlaritzako Presidentziako iturriek, Idoia Mendia bozeramailea izan beharrean, lehendakaria izango dela prentsaren aurrean gaurkotasuneko gaiei buruz hitz egingo duena.
Normalean, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako hiriburuko Miramar Jauregian hasten du urte politikoa oporren ostean, eta aurtengoan ere ez da ohitura hori aldatuko.