Politika -

Euskal Herriko Eskoltak

50 pertsonari babesa kentzea salatu du eskolten elkarteak

Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak Euskadin mehatxuak pairatzen dituzten pertsonei ematen zaien eskolta zerbitzua egokitzeko plana martxan jarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak EAEko 50 euskal politikari, enpresari eta kazetariri babesa kendu dietela salatu du Euskal Herriko Eskolten Elkarteak.

Elkarteak agiri baten bidez jakinarazi duenez, neurri hau "gutxienez, presazkoa" da, "lagun horien segurtasuna zalantzazkoa da oraindik eta terrorismoaren jazarpena beti bezain aktiboa delako".

"Babesik gabe uzteaz baliatu ahal izango dira indarkeria erabiltzen dutenak", adierazi dute eskoltek.

Gaur El Correo egunkariak argitaratutako informazio baten arabera, Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak Euskadin mehatxuak pairatzen dituzten pertsonei ematen zaien eskolta zerbitzua egokitzeko plana martxan jarri dute.

Gaur egun indarrean dauden segurtasun programak arrazionalizatzea da ekimen honen helburua. Izan ere, dagoeneko politikatik, edo euren aurreko karguetatik, aldendutako hainbat lagunek, politikan edo karguan zeudenean zuten babesa izaten jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea