Politika -

Datozen aldaketak

De la Vega: 'Corbachoren irteera Gobernuko aldaketa bakarra izango da'

De la Vegaren hitzetan, "normala" da Kataluniako Alderdi Sozialistak Corbachoren ibilbide politikoa eta eskarmentua duen ordezkari bat hauteskundeetarako nahi izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearen hitzetan, Celestino Corbachoren kargu uzteak eragindako moldaketa bakarra Lan ministroaren aldaketa izango da.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan aipatu du De la Vegak Celestino Corbacho Espainiako Lan eta Immigrazio ministroaren kargua uztea. Gaur baieztatu da Corbachok Zapateroren Gobernua utziko duela Montillarekin Katalunian bat egiteko PSCko zerrendetan.

Gobernuaren moldaketa sakonagoa egingo ote duten galderari erantzunez, gai horretan ez dutela pentsatzen eta Gobernuak krisia gainditzea duela helburu esan du De la Vegak. Izan ere, Celestino Corbachok kargua uzteaz gain, baliteke Trinidad Jimenezek ere kargua uztea.

Dena den, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearen hitzetan, "normala" da Kataluniako Alderdi Sozialistak Corbachoren ibilbide politikoa eta eskarmentua duen ordezkari bat hauteskundeetarako nahi izatea; eta, Zapaterok Corbachoren proposamena errespetatzen duela gaineratu du.

"Ondorioa, ematekotan, bere unean emango da; presidenteak ministroa ordezkatuko du eta listo", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea