Politika -

PSEren erantzuna

Pastor: 'Ez dago inolako bake prozesurik'

Sozialisten bozeramaileak "gurariak errealitatearekin nahastea" leporatzen die EA eta Ezker Abertzaleari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor, PSEko Legebiltzarreko bozeramaileak, "momentu honetan ez gaude inolako bake prozesuan murgilduta" adierazi du. Hitz hauekin, EAk eta Ezker Abertzaleak era honetako prozesua irekitzeko asmoari erantzun nahi izan dio.

Pastorren esanetan, "bakea bi modutan bakarrik iritsi daiteke: ETAren desagerpenarekin edo Batasunak ETArekin harremanak apurtu ondoren". Hala ere, "momentu hauetan ez da ez bata ez bestea gertatu", azpimarratu du.

PSEko politikariaren ustez, orain bake prozesuaren inguruan aritzea "gurariak errealitatearekin nahastea da". Hori dela eta, "beharbada" EAk eta Ezker Abertzaleak "duela bi hilabete egindako akordio politiko estrategikoa justifikatu nahiko dute, fundamenturik gabeko itxaropenean oinarritu zirelako; ETAren desagerpena, alegia".

"Guztiok itxaroten gaudena ETAk behin betiko desagerpena iragarri dezala da, eta hori ez da oraindik gertatu", gaineratu du Pastorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea