Politika -

Kartzela politika

'Bakegileek' kartzela politika aldatzeko eskatu diote Frantziako Gobernuari

"Ez dugu amnistiaz hitz egiten, zuzenbide arrunta ezartzeaz baizik, ez dadila kartzela erregimen politikorik egon", adierazi du Baionako alkateak.

Presoak Euskal Herriratzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EiTB
Presoak Euskal Herriratzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EiTB
Presoak Euskal Herriratzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren desarmeaz ardaruta ziren 'bakegileek' ETAko presoen inguruko kartzela politika aldatzeko eskatu diote Frantziako Gobernuari eta gehiengo parlamentario berriari.

"Bakegillek" eta Ipar Euskal Herriko kargudun publikoek bilerak egin dituzte Gobernuko eta alderdietako ordezkariekin, eta gogorarazi diete 2011ko Aieteko Adierazpena betetze aldera, apirilaren 8ko desarmearen ondoren, "aurrera egiteko" garaia iritsi dela.

"Erdi-konpomisoak jaso ditugu atxiloketen baldintzen inguruan. Bada garaia konpromisoak bete eta zuzenbide arruntera itzultzeko", adierazi du prentsaurrekoan Michel Tubianak, bitartekari izan zenak eta Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak.

Bakegile horien arabera, Aieteko Adierazpenaren lehenengo bi puntuak beteta, presoen egoeraz hitz egiteko garaia da.

"Ez dugu amnistiaz hitz egiten, zuzenbide arrunta ezartzeaz baizik, ez dadila kartzela erregimen politikorik egon", adierazi du Jean Rene Etxegarai Baionako alkateak.

Azaldu dutenez, Frantziako Estatuan ETAko 73 preso daude, 21 kartzelatan banatuta, eta etxetik gutxienez 400 kilometrora.

Gaur 'bakegileak' eta kargudun publikoak Justizia Ministerioko ordezkariekin, La France Insoumiseko, MoDemeko eta alderdi komunistako kideekin eta Cendra Motin La Republique en Marche Gobernuan dagoen alderdiko presidenteordearekin bildu dira.

Abenduaren 9an

Talde eragile horrek mobilizazioa antolatu du abenduaren 9rako Parisen, nahiz eta oraindik ez duten jakinarazi zer egingo duten zehazki, baina ordurako presoak gerturatzeko neurriak edo baldintzapeko askatasunak eman izana espero dute.

80.000 sinadura

Bestalde, Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea, beste kide batzuekin batera, Eusko Legebiltzarrean izan da gaur, eta Bakartxo Tejeria erakundearen presidenteari ETAko presoak Euskal Herriratzeko eskaera babestu duten 80.000 lagunen sinadurak eman dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Zer gertatu da Parisen? Presoak argazkiak Frantzia berriak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Frantziako Gobernua gaur