Politika -

ETAren iragarpena

Rubalcaba eta Ares harremanetan, ETAren agiria aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak prentsaurreko bat eskainiko du 18:00etan Bilbon banda armatuaren dokumentua aztertzeko. Ezker abertzaleak, ordea, 16:00retan eskainiko du prentsaurreko bat Donostian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua harremanetan jarri dira ETAk argitaratutako agiria aztertzeko. Dokumentuan duela "hilabete batzuk eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela iragarri du ETAk.

Banda armatuaren inguruan Eusko Jaurlaritzak duen iritzia plazarazteko xedez, Aresek prentsaurreko bat eskainiko du Bilbon 18:00etan. Dagoneko, Rubalcaba PP, CiU eta EAJrekin ere harremanetan jarri da ETAren agiriaren berri emateko. Eguna aurrera joan ahala, beste alderdiekin ere hitz egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea