Politika -
ETAren iragarpena
ETAk 'Gobernua negoziazio batean sartu nahi du', Sanzen arabera
ETAren komunikatua 'desengainua' izan da Nafarroako presidentearentzat, izan ere, bere ustez, 'Espainia, Nafarroa eta Euskadiko jendeak nahi duena ETAk armak betirako uztea da'.
Erredakzioa
ETAren ekintza armatuen amaiera iragartzen duen komunituak "etsipena" sortu diola dio Miguel Sanzek, "Gobernua negoziazio batean sartzeko amarrua besterik ez delako".
Komunikatu honen bidez, ETAk su etenari denbora eperik jartzen ez diola gaineratu du Nafarroako presidenteak, "duela hilabete batzuk eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela soilik, "Gobernua negoziazio batean nahastu nahi du, ETAk nahi duen tokira eramateko, eta horrela ez bada, ETAk indarkeria berriz erabiltzeko aitzakia izango luke".
ETAk "ez du armak behin behitiko utziko dituela esaten, parentesi bat baino ez da, eta Espainia, Nafarroa eta Euskadiko jendea eskatzen ari dena armak betirako uztea da; ez gauzak nahi duten bidetik ez doazela ikusita, indarkeria berriz erabiltzeko aukera ematen dien prozesu bat".
Espaniarrek nahi duguna ez da ETAk tregoa bat iragartzea, idarkeriarekin amaitzea baizik, eta herritarrak libre ibili daitezela espainiarra moduko gizarte demokratiko batean", gaineratu du Sanzek.