Politika -
Euskal Hirigune Elkargoa
Beñat Arrabit izango da Euskararen Erakunde Publikoko presidentea
Otsailaz geroztik Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikarako presidenteordea ere bada. Beraz, berak izango du hizkuntza politikaren ardura bi erakunde horietan.
O.A. | EITB.EUS
Beñat Arrabit izango da Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea datozen hiru urteetan. Bera da Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikarako presidenteordea otsailaz geroztik, eta, beraz, berak izango du hizkuntza politikaren ardura bi erakunde horietan.
Pirinio Atlantikoetako departamenduaren eta Akitania Berriaren ostean, Euskal Elkargoko ordezkari bati zegokion oraingoan EEPko buruzagitza.
Mathieu Berge Akitania Berriko kontseilaria ordezkatuko du karguan.
Orain arte herri elkargo bakoitzak bere aldetik egindako lana bateratzen eta saila egituratzen jarriko du azpimarra.
Aurrerantzean, Ipar Euskal Herriko hizkuntza politika publikoa bere esku egongo da, euskara eta gaskoia barne.