Politika -

ETAren iragarpena

Europak pozez eta zuhurtziaz hartu du albistea

Momentuz, Eurokamarako presidentziak eta Gerry Adams, Sinn Feineko liderrak, eman dute ETAren adierazpenaren inguruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Legebiltzarreko presidentziak zuhurtasunez hartu du ETAren iragarpena. "Konfirmatzen bada, albiste ona da Europako eskualde horrek (Euskal Autonomi Erkidegoak), bakea eta egonkortasuna behar duelako".

"Albiste ona da, bake eta egonkortasun gehiago ekar lezake, baina oraindik lan asko dago egiteko", esan du Inga Rosinska, Jerzy Buzek Europako Legebiltzarreko presidentearen bozeramaleak.

Adamsek bake prozesu bat bultzatu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari

Gerry Adams Sinn Feineko liderrak ETAk egindako iragarpena begi onez ikusi du eta Espainiako Gobernuari erantzun positibo bat eman eta bake prozesua bultzatu dezala eskatu dio.

"Iragarpen esanguratsua da eta Euskal Herriak bizi duen gatazka luzeari amaiera emateko aukera suposatzen du. Espainiako Gobernuak erantzun positibo bat eman eta bake prozesu batean aurre egitea oso garrantzitsua da, horretarako negoziazio politiko bateratzaileak hasi beharko lirateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea