Politika -

ETAren iragarpena

Gobernu zentrala ez da ETArekin fio eta iragarpena gutxiegi dela dio

Hori da, hain zuzen, Gobernutik gertu dauden iturriek jakitera eman dutena. Barne Ministerioa isilik dago iragarpena aztertu bitartean. Asteleheneko lehen orduetan balorazio ofiziala egitea espero da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernua ez da ETAk egindako iragarpenarekin fio eta nahikoa ez dela uste du, ez baitu ezer berririk esaten.

Mesfidantza sentimendu hori Gobernuko iturriek beraiek helarazi diote Efe albiste-agentziari. Hauen arabera, Barne Ministerioak bideoa eta iragarpena aztertu nahi ditu adierazpen ofizial bat egin aurretik.

Gauzak horrela, Barne Ministeritzak isilik jarraitzen du, ETAren komunikatuaren azterketa bukatu artean. Iturri horien arabera, Gobernuak espero duen iragarpen bakarra ETAk armak behin betiko utzi dituela esaten duena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea