Politika -

ETAren iragarpena

Rubalcaba: 'ETAk jarduera eteten duenean egitura berreraikitzen du'

Barne ministroa ez da ETArekin "fio" eta atzoko iragarpenarekin "eszeptiko" agertu da. Terrorismoaren aurkako politikan aldaketarik ez dela egongo azpimarratu du Rubalcabak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua ezin da ETArekin "fio" eta atzoko iragarpenarekin "eszeptikoa" da, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren hitzetan. Horrez gain, ETAk jarduera eteten duen bakoitzean egitura "berreraikitzeko" erabiltzen duela esan du Rubalcabak.

TVEri eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernuak ETArekin harremanik ez duela mantendu nabarmendu du. Honen harian, Jaime Mayor Oreja PPko ordezkari "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu dio.

Atzoko iragarpenaren ondoren negoziazio bat irekitzeko aukera "hilik dagoela" azaldu du Rubalcabak, Madrilgo T-4n egindako atentatuarekin "ETAk eskema hori apurtu egin zuelako".

"Aurrera egiteko modurik ez daukalako" jarduera etetea erabaki duela uste du Rubalcabak. "Etetea erabakitzen dutenean egitura berreraikitzeko egiten dute", azpimarratu du.

"Ezin gara ETArekin fio, eta terrorismoaren aurkako gure politikak ez du aldaketarik izango", adierazi du.

"Behin eta berriro diot: adi eta kontuz ibili, etenaldi teknikoa egingo dutela esan digute; ezer esan gabe su-eten bat apurtzeko gai izan baziren, ez dakit oraingoan zer egingo duten". "Ez naiz batere fio, ez ni ezta Segurtasun Indarrak ere", gaineratu du.

Batasunari ere mezua luzatu dio: "ETArekin behin eta betiko apurtu behar dute edo ETAri indarkeria uzteko konbentzitu; bestela, ez dira legalitatera bueltatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea