Politika -
ETAren iragarpena
Negoziazio prozesu bat abian jartzeko eskatu dio EBk lehendakariari
ETAri bigarren agiri bat exijitu dio Mikel Aranak, "egiaztagarria izango den" su-etena zehaztuz.
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Batuako koordinatzaile orokorrak Patxi Lopez lehendakariari "alderdi politiko guztiekin, baita ezker abertzalearekin ere", negoziazio prozesu "diskretu" bat abian jartzeko eskatu dio, "Euskadiren normalizazio politikoa lortzeko bidean" oinarrizko akordio bat lortzeko helburuarekin.
Atzoko dokumentua aztertu ondoren, ETAk "su-etena egin nahi duela" erakutsiko duen "aldebakarreko, erabateko eta egiaztagarria izango den" konpromezua argi uzten duen bigarren agiri bat beharrezkoa dela azpimarratu du Mikel Aranak.
"Bien bitartean, erakundeek eta alderdi politikoek lanean jarraitu behar dugu, eta bake prozesua aurrera eramaten lagundu behar dugu", bukatu du Ezker Batuako buruak.