Politika -
Eusko Legebiltzarrean
Politika Orokorreko Osoko Bilkura irailaren 23an egingo dute
Datozen hilabeteetara begira Jaurlaritzaren ildo nagusiak zeintzuk izango diren azalduko du Patxi Lopez lehendakariak osoko bilkura horretan.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak ikasturteari hasiera emango dio irailaren 23an, Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Osoko Bilkurarekin batera.
Legebiltzarreko Mahaiak erabaki du osoko bilkura egiteko data.
Erabakiaren berri emateko, Arantza Quiroga presidenteak agerraldia egin du hedabideen aurrean.
Patxi Lopez Lehendakaritzara heldu zenetik Politika Orokorreko lehen osoko bilkura izango da. Datozen hilabeteei begira Jaurlaritzaren ildo nagusiak aurkeztuko ditu egun horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea