Politika -
Frantziako Zigor Epaitegia
Bost urteko kartzela zigorra Carasatorre eta Lete ETAko kideentzat
Horrez gain, Auzitegi Nazionalak 'Txapote'ri bost urteko kartzela zigorra ezarri dio, 'Aralar' taldeko bi kideri armak ematea egotzita.
Erredakzioa
Pariseko Zigor Epaitegiak, Juan Ramon Carasatorre eta Jose Ramon Lete bost urteko kartzela zigorrera kondenatu ditu, ETAko talde militarreko partaide izatea egotzita.
Carasatorrek eta Letek, 2000. urteko iraila eta 2001. urteko azaroa bitartean, ETAn sartzeko kideak hezten zituzten Pau inguruan, epaitegiaren arabera.
Bestalde, Auzitegi Nazionalak, Javier Garciari, ''Txapote''ri, bost urteko kartzela zigorra ezarri dio, 2000.urtean ''Aralar'' taldeko bi kideri armak emateagatik eta Madrilera informazio bila bidaltzeagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea