Politika -

Euren txostenaren aurkezpena

EA eta ezker abertzalea eragile sozialekin batzartu dira

ETAri su-eten egiaztagarria egiteko eskatzen dioten txostena azaltzea izan du helburu bilerak. EA EAJrekin ere bildu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAk eta ezker abertzaleak bilera egin zuten atzo arratsaldean Bilbon hainbat eragile sozialekin, euren azken txostenaren zehetasunak azaltzeko helburuz. Txosten horretan, su-eten egiaztagarria egiteko eskatzen diote ETAri.

EAren iturriek baieztatu dutenez, txostenaren berri emateko alderdiekin, eragileekin eta sindikatuekin abiatutako bilera-sortaren baitan egin dute atzoko batzarra.

Dena dela, aipatu iturriek ez dute zehaztu nahi izan zeintzuk izan diren bilerara joan diren eragile sozialak.

Ordu batzuk lehenago, gainera, Peio Urizar EAko idazkari nagusia Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin ere batzartu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea