Politika -

Ikerketa batzordea Kongresuan

F.Diazek aurkariak jazartzeko Polizia erabili zuela adierazi du Kongresuak

Diputatuen Kongresuko Ikerketa Batzordeak ondorioztatu duenez, Fernandez Diezen garaian Barne Ministerioko arduradunen aldetik 'botere-abusua' egon zen.

Jorge Fernandez Espainiako Barne ministro ohia. Argazkia: EiTB
F. Diazek Ministerioaren erabilera politikoa egin zuela esan du Kongresuak

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro zen garaian Poliziaren erabilera politikoa egin ote zen argitzeko Diputatuen Kongresuan osatutako Ikerketa Batzordeak ondorioztatu duenez, Polizia aurkari politikoak jazartzeko erabili zen eta Ministerioko arduradunek aldetik "botere-abusua" egon zen.

Batzordearen gehiengoak ondorioen txostena adostu du, PPren kontrako botoekin, Ciudadanosen abstentzioarekin eta zazpi boto partikularrekin.

Txostenaren arabera, Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro zen garaian egitura bat osatu zuten Alderdi Popularrari eragiten zioten ustelkeria kasuen ikerketa oztopatzeko —Eugenio Pino Poliziaren buruetako zenaren aginduz, Ignacio Cosido Poliziako zuzendari ohiaren jarraibideak jarraituz eta Jorge Fernandez Diaz ministro ohia jakitun zela—.

Halaber, sortutako egitura hori aurkari politikoak (PSOE, Podemos eta Kataluniako nazionalismoa, kasu) ikertzeko eta jazartzeko erabili zuten.

Ikerketa Batzordeak adostutako testuaren arabera, Barne Ministerioroko baliabideak, bitartekoak eta Estatuko Segurtasun Indarrak PPren mesedetan eta helburu politikoak lortzeko baliatu ziren, demokraziaren eta Zuzenbide Estatuaren oinarrizko arauak urratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Espainia bideoak Albisteak