Politika -
HERIOTZA
Santiago Abascal, VOX alderdiaren lehendakarigai izandakoa, hil da
2016ko hauteskunde autonomikoetan aurkeztu zuen lehendakari izateko hautagaitza. 67 urte zituela hil da Galdakaon.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Santiago Abascal Escuza, 2016ko hauteskunde autonomikoetan VOX alderdiko lehendakarigai izan zena, hil da larunbat honetan Galdakaon, 67 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.
Politikari arabarra 1949an jaio zen Amurrion, eta 1987tik politikagintzan aritu zen, eta 2004an Espainiako Kongresuko diputatua izan zen PP alderdiko Arabako ordezkari gisa. 2015ean Alderdi Popularra utzi zuen, eta VOXen sartu zen, Santiago Abascal Conde semeak zuzentzen duena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea