Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Basagoiti: 'Batasunak eta ETAk egiten dutena ez zait axola'
"Terrorismoaren aurrean erne jarraitzeko" Patxi Lopez lehendakariarekin irailaren 20an bilduko dela baieztatu du Euskadiko PPko presidenteak.
Erredakzioa
"Batasunak eta ETAk egiten dutena ez zait batere axola", adierazi du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak, ETAren azken iragarpenaren ostean. "Gainerako alderdiek eta erakundeek egiten dutena gehiago axola zait", erantsi du.
Horrela, ETAren azken komunikatua baloratu du Euskadiko PPko buruzagiak. Radio Euskadin egindako elkarrizketan, "erakunde demokratikoen erantzuna bikaina izan" dela nabarmendu du Basagoitik. "Armak utzi bitartean ez zait mundu horretako ezer axola", azpimarratu du.
Bestalde, "terrorismoaren aurrean erne jarraitzeko" eta ohartarazteko Patxi Lopez lehendakariarekin irailaren 20an bilduko dela baieztatu du Euskadiko PPko presidenteak.
Azkenik, Adierazi EH plataformak larunbaterako deitu duen manifestaldia debekatu beharko litzakeela esan du Basagoitik.