Politika -
ETAren iragarpena
Mendiak dio ETA 'desegitea' eskatzen dutela herritarrek 'aho batez'
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Munillak "Euskadi osoko ahotsekin" egin duela bat "behin betiko" su-etena eskatu duenean.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du euskal gizarteak eta Elizak ETA "desegitea" eskatzen dutela "aho batez".
Mendia Oñatiko Arantzazuko santutegian izan da gaur Gipuzkoako patroiaren omenez egin duten mezan, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak eman duen horretan.
Mendiak hedabideei adierazi dienez, gotzainak mezan esan duenarekin "Euskadi osoko ahotsekin" egin du bat.
"Alderdi politiko guztiek balorazio bera egin dugu talde terroristak igandean zabaldu zuen adierazpenaren inguruan, eta Eliza katolikoak ere bat egin du ETA desegitea eskatzean, eta aho batez egindako eskakizuna dela uste dut", azpimarratu du Mendiak.