Politika -

17. URTEURRENA

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Juan Mari Jauregi omendu dute

Diputazioko ordezkariak eta batzarkideak Maixabel Lasa alargunarekin batera izan dira omenaldi ekitaldian, bertan lore-eskaintza bat egin da eta bost minutuko isilunea.

Omenaldia txalo artean bukatu da. Argazkia: EiTB
Omenaldia txalo artean bukatu da. Argazkia: EiTB
Omenaldia txalo artean bukatu da. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako gobernadore zibila izandako Juan Mari Jauregui gogoratu eta omendu dute gaur, ETAk hil zuenetik 17 urte igaro diren egunean.

Diputazioko ordezkariak eta batzarkideak Maixabel Lasa alargunarekin batera izan dira Gipuzkoa Ganberako harreran garatu den omenaldi ekitaldian, non lore-eskaintza eta bost minutuko isilunea egin dituzten.

Ekitaldian parte hartu dutenen artean honako hauek egon dira: Markel Olano diputatu nagusia; Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio foru diputatuak; Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea; Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria; Maribel Vaquero Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Olatz Peon Tolosako alkatea.

Aipatutakoez gain, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi guztietako batzarkideak ere bertan izan dira, Podemos alderdiko Juantxo Iturria izan ezik. Izan ere, omenaldian parte hartzekoa zen arren, azken orduko kontu pertsonal batek garaiz iristea eragotzi dio.

Aipatu ekitaldiaren ostean, Jauregiren sendiak hura gogoratzeko Legorretan urtero egiten duen ekitaldi pribatua egin dute, bere oroimenez jarritako monolitoa dagoen mendian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoako albisteak EAE albisteak ETA albisteak Alderdi politikoak bideoak Gaurko titularrak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur