Politika -

Arabako ustezko ustelkeria

Sumario-sekretuan diren datuak ez ikertzeko eskatu du EBk

Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordearen "proposamenaren hizkuntza aldatzea" eskatu du Mikel Arana EBko bozeramaileak, "errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ustezko ustelkeria eta espioitza sarea Gasteizko Ganberan ikertzeko batzorde bat sortzen baldin bada, bertan "sumario-sekretuan diren datuak ez ikertzea" eskatu dio gaur Jose Antonio Pastor PSEko bozermaileari Mikel Arana EBko ordezkariak.

Komunikatu batean, Aranak eta Pastorrek mantendu duten elkarrizketa telefonikoaren berri eman du gaur EBk. Sozialistek eta PPk bultzatzen ari diren ikerketa batzordeari buruz mintzatu dira elkarrizketan.

PPk eta PSEk ez dute batzordea sortzeko eskaera aurkeztu oraindik, gainerako alderdiek euren proposamenak jakinarazteko zain baitaude. Horrela, proposamena Ganberara heltzen denean babesik handiena izatea bermatu nahi dute PPk eta PSEk.

Testuari aurkeztuko dizkioten zuzenketak astelehenean Pastorri helarazteko konpromisoa hartu du Aranak, eta erantzunaren arabera, ikerketa batzordea babestu edo ez erabakiko du EBk.

Era berean, "proposamenaren hizkuntza aldatzea" eskatu du EBk, "errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko".

Fiskaltza

Bestalde, sumario-sekretu horretan diren datuak argitaratzeagatik zortzi kazetari auzipetzeko erabakia hartu zuen Gasteizko epaitegiko epaile batek. Orain erabaki horren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea