Politika -
Debekuari erantzuna
Ezker abertzalea: 'Debekuak PSOEren sabotajea dira'
"Gure eskubide zibil eta politikoak herri mobilizazio demokratikoaren bide" lortzearen aldeko apustua egin dute.
Erredakzioa
Ezker abertzalearen ustez, gaur Bilbon deituta zeuden bi manifestazioen debekuak PSOEk "Euskal Herrian sortzen ari den fase politiko berriaren kontra" egindako sabotajea dira.
Komunikatu batean dioenez, "hainbat agente distentsioan eta aldeaniztasunean oinarritutako ingurua sortzen saiatzen ari dira, hau da, prozesu demokratiko batean oinarrizkoak diren baldintzen alde lan egiten dute. Espainiako Gobernua, berriz, liskarra eta blokeoak eratutako agertoki batean erosoa den estrategia politikoa jarraitzen ari da.
Ezker abertzalearen ustez, "Estatu espainiarra herri moduan dagozkigun eskubideak, baita eskubide zibil eta politikoak, errespetatzera bultzatu behar dute euskal herritarrek". Eskubide hauek "herri mobilizazioaren eta borroka demokratikoaren bidez" lortuko dira.