Politika -
Ekitaldi politikoa Ortuellan
Urkullu: 'Zapaterori ez diogu atea mutur aurrean itxiko'
Urkulluren esanetan, Aurrekontuen negoziazioei begira, presidenteak "PNVrekin bakarrik" konta dezake, eta negoziazio horiek hasteko baldintza gobernuak "EAJrekin dituen konpromezuak betetzea da".
Erredakzioa
"Guk ez diogu Zapaterori atea mutur aurrean itxiko" adierazi du gaur Iñigo Urkulluk, EAJko presidenteak. "Aurrekontuen negoziaziorako baldintzak ematen badira, negoziatu egingo dugu" esan du jarraian. Urkulluk Aiegako (Ortuella) batzokiaren X. Urteurrena ospatzeko egindako ekitaldi politikoan egin ditu adierazpen horiek.
Euzkadi Buru Batzarreko agintari nagusiaren ustez, Jose Luis Rodriguez Zapaterok "arazo bat dauka", izan ere, Aurrekontuak aurrera ateratzeko "EAJrekin bakarrik" konta dezake. Horren harira, negoziazioak hasi baino lehen, Gobernuak "EAJrekin dituen konpromezuak bete behar ditu".
Hala ere, EAJ "Euskadirentzat ona zer den" kontuan edukiz ari dela Madrilen negoziatzen azpimarratu du Urkulluk, eta "autogobernu osoa" lortzeko Estatutua bete dadin eskatzen dutela.
Patxi Lopez lehendakaria eta Antonio Basagoiti, Euskadiko PPko presidentea, gogor kritikatu ditu Iñigo Urkulluk, "Espainiako Gobernua baino zentralistagoak" direla esanez. Biek Euskadiren interesak "ahaztu" egin dituztela dio Urkulluk, Enplegu Politika Aktiboekin Gobernuak ematen dituen 300 milioiekin "hitzik esan gabe konformatzen direlako".