Politika -
Foru Gobernuaren diru-laguntza
700.000 euro Nafarroako Unibertsitatearentzat, 2008ko atentatuagatik
Diru hori kalte-materialak ordaintzeko eta segurtasun neurri berriak ezartzeko erabiliko dute.
Erredakzioa
Foru Gobernuak 695.750 euroko diru-laguntza eman dio gaur Nafarroako Unibertsitateari, ETAk 2008ko urriaren 30ean egin zuen atentatuaren kalte-materialak ordaintzeko eta campusean ezohiko segurtasun neurri berriak ezartzeko.
Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez, 81.629 euro Aseguru Partzuergoak eta Barne Ministerioak ordaindu ez zituzten kalte-materialen % 100 estaltzeko izango dira.
Foru Gobernuak adierazi du "argi" dagoela Nafarroako Unibertsitatea erakunde terroristaren "helburuen artean" dagoela, "ospe handiko zentro apolitikoa" bada eta "erkidegoaren aurrerapen ekonomikoan eta kulturalean" zeresana izan badu ere.
2008ko atentatua ETAk unibertsitate horren aurka egin zuen seigarrena izan zen. Hori dela eta, segurtasun neurri berriak hartu beharko dituzte, Gobernuak nabarmendu duenez.