Politika -

Polizia operazioa

Mendia: 'ETAren aurkako borrokari eutsiko diogu deuseztu arte'

Patxi Lopezen Gobernuaren jarrera egungo testuinguru politikora egokitzeko eskatu du Jesus Eguigurenek. Eguiguren "Jaurlaritzaren iritzi askorekin bat dator", esan du Exekutiboko bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, Ekinen aurkako operazioak argi erakusten du "Estatua erne" dagoela eta "fronte guztietan indarkeriaren aurka borrokan" ari dela. "ETAren aurkako borrokari eutsiko diogu deuseztu arte", gaineratu du.

"Eurak dira erabakiak hartu behar dituztenak: ETAk desagertu eta Batasunak bere loturak apurtu", azpimarratu du Mendiak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan

Eguigurenek ez du Gobernu akordioa kolokan jartzen

ETAren iragarpenak eta ezker abertzalearen baitako hausnarketak testuinguru politikoa aldatu dutenez, jarrera egokitzeko eskatu dio Jesus Eguigurenek Patxi Lopezen Gobernuari. Exekutiboko bozeramailearen hitzetan, adierazpen horiek "arretaz" irakurriz gero, PSE-EEko presidentea "Jaurlaritzaren iritzi askorekin bat dator".

Mendiaren aburuz, Eguigurenen adierazpenek ez dute Euskadiko popularren babesa kolokan jartzen. "Gobernu akordioa eta egonkortasuna ez daude ezbaian", azpimarratu du.

Alderdi bien arteko harremanak "onak" direla agerian uzteko, Lopez eta Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea astelehenean bilduko direla gogorarazi du.

EAJren ekimena

ETAk ''eraso ekintza armatuak'' uzteko erabakia iragarri ostean, EAJk "ekimenen bat" plazaratzeko asmoa duela iragarri zuen atzo Iñigo Urkullu EBBko presidenteak. "Orain dela hilabete asko Jaurlaritzak aurrea hartu zuen", erantzun dio Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Urkulluri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea