Politika -

Minbizia du

Mikel Ibañez ETAko kidea Martuteneko espetxetik atera da

Ibañez abuztuaren 10ean sartu zuten berriro kartzelan, bi urte bere etxean presoaldi arinduan izan eta gero. Ibañezek minbizia du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Ibañez de Oteiza ETAko presoa Martuteneko espetxetik atera da gaur. Ibañez abuztuaren 10ean sartu zuten berriro kartzelan, bi urte bere etxean presoaldi arinduan izan eta gero, minbizia zuelako, Gara egunkariak argitaratu duenez.

Ibiltzea komeni zitzaiola eta etxetik zenbait ordu irtetea eskatu zuen Ibañezek maiatzean. Auzitegiko medikuak presoa aztertu eta behar hori baieztatu zuen.

Ondorioz, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak presoa berriro espetxeratzea eskatu zuen, izan ere, bertan ibiltzeko aukera izan zezakeen. Epaileak eskaera onartu zuen eta Martuteneko kartzelara eraman zuten berriz.

Ibañez 2007ko urtarrilean atxilotu zuten Parisen, Uruguaitik zetorrenean. Urtebete geroago Espainiara estraditatu zuten. Lau hilabete geroago, 2008ko ekainaren 12an, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak presoaldi arindua ezarri zion Ibañezi, haren gaixotasuna zela-eta. Orduz geroztik, bere etxean izan da Poliziaren zaintzapean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea