Politika -

Ekinen aurkako operazioa

Batasuna: 'Atxiloketak eszena politiko berriaren aurkako erasoa dira'

PSOEri "borroka eta gatazka" giro baten alde apustu egitea eta "euskal gatazkak irtenbide demokratikoa bat izateko aukera" oztopatzea leporatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txelui Moreno eta Miren Legorburu agintari abertzaleek ezker abertzaleak poliziaren operazioari buruz egin duen analisia aurkeztu dute, Donostian. Ekitaldian gai horri buruzko galderak bakarrik onartu dituzte.

Morenoren esanetan, azken atxiloketekin sozialistek "euskal gatazkak irtenbide demokratiko bat izateko aukera zapaldu" eta "Euskal Herriko aldaketa politikoa ekidin nahi izan dute".

Batasuneko Mahai Nazionaleko kide ohiaren ustez, Gobernuak "oinarrizko eskubideen eta minimo demokratikoen arteko adostasuna lortu nahi duten agente sozial eta politiko askoren lanari debeku eta atxiloketekin erantzutea paradoxikoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea