Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Celaak uste du gizarteak jada "ulertu" duela biktimen parte hartzea

Bestalde, Hezkuntza sailburuak esan du neurriak hartzen ari direla etorkin askoko eskola "ghettoak" sor ez daitezen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak uste du euskal gizarteak dagoeneko "ulertu" duela eskolan "ETAren terrorismoa" aztertzeko gaia dela.

Horixe adierazi du Jaurlaritzako agintariak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, hasi berri den ikasturtean terrorismoaren biktimek ikasgeletan izango duten parte hartzeaz galdetu diotenean.

Gainera, bigarren hezkuntzako ikasleek "jakin eta ikasi" nahi dutela uste du, beraz, "behar beharrezkoa zen erakustea indarkeriari zilegitasuna kendu behar zaiola, terrorismoa errefusatu behar dela, eta terrorismoaren biktimekiko enpatia sustatuko dugu".

Celaaren esanetan, orokorrean "onartuta dagoen gaia da" eta "Hezkuntza alorreko profesionalek badakite Hiritartasunerako giza-eskubide eta herritartasunerako hezkuntza derrigorrezkoa dela". Horretarako, 2010-2011 ikasturterako "zazpi seminario inguru antolatu" dituzte eta profesionalek irakasteko metodoak ikasi ahal izango dituzte horietan.

Etorkinak ikasgeletan

Bestalde, Celaak etorkinen gaia jorratu du hezkuntzaren ikuspuntutik, eta "immigrazioaren fenomenoa gogeta gaia" dela azpimarratu du.

Helburua "eskola ghettoen sorrera" saihestea omen da, izan ere, "etorkin asko biltzen diren zentroak" daude eta "gure helburua integrazioa denez, ez dugu ghettorik nahi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea