Politika -
Bilboko Aste Nagusia
Hiru konpartsa salatu dituzte, txosnetan presoen argazkiak jartzeagatik
Askapena, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsen aurkako salaketa aurkeztu du Dignidad y Justicia elkarteak Auzitegi Nazionalean.
Agentziak | Erredakzioa
Dignidad y Justicia elkarteak Bilboko hiru konpartsen aurkako salaketa jarri du Auzitegi Nazionalean, txosnetan ETAko presoen argazkiak eta babes esaldiak erakutsita terrorismoa goratzea leporatuta.
Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi zentralean aurkeztutako idatzian, Dignidad y Justicia elkarteak esan du ETAko presoen irudiak “modu publikoan eta nabarmenean erakusten” ari direla Txori Barrote eta Askapeña konpartsen txosnetan. Horien artean, Luis Porteroren hiltzailea dagoela azaldu du, Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidentearen aita.
Elkarteak adierazi duenez, Kaskagarroriren txosnak ETAko presoen izenak “atzealde beltzezko lore gorri batzuen barruan jarri dituzte, ‘kalera’ bezalako esaldiekin, baita errefuxiatuei ongi etorria emateko ere”.
Presoen aurpegiak begiak estalita ageri dira Askapeña txosnan, baina Dignidad y Justicia elkarteak dio presoak identifikatu egin daitezkeela.
Halaber, ostegun honetarako “kaskaerrepresaliatuen aldeko” omenaldi bat antolatu dutela ohartarazi du, taldeko parte izateagatik edota parte hartzeagatik zigorra betetzen ari diren kideen alde, baita justiziatik ihes egin dutenen alde ere”.
Argazkiak kentzea eta debekatzea
Hori dela eta, ETAko presoen argazkiak “berehala kentzea” eskatu du Txori Barrote, Askapeña eta Kaskagorriko txosnetan, baita omenaldia egitea debekatzea ere, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea dela uste izanda, Zigor Kodeko 578 artikulua kontuan izanda.