Politika -

Auzitegi Nazionala

Ekin auziko 9 atxilotuak kartzelara bidali ditu Marlaskak

Autoaren arabera, Ekinek "ezker abertzaleko legez kanpoko erakunde ezberdinak dinamizatzen eta kontrolatzen zituen", besteak beste, SEGI, Amnistiaren aldeko Batzordeak eta Askatasuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo bederatzi atxilotuetatik sei kartzelara bidali ostean, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazioanaleko epaileak Egoitz Garmendia, Aniaiz Ariznabarreta eta Erika Bilbao galdekatu eta kartzelaratu ditu, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

ETAko kide izatea edo laguntza emateko egotzi diete Ekinen aurkako operazioan asteartean EAEn, Nafarroan, Kantabrian eta Aragoin atxilotutako bederatziei.

Autoan azaltzen denez, Ekinek "ezker abertzaleko legez kanpoko erakunde ezberdinak dinamizatzen eta kontrolatzen zituen", besteak beste, SEGI, Amnistiaren aldeko Batzordeak eta Askatasuna. Ekinen bilera baten akta ere jaso dute; horretan, ETAren iragarpenaren harian Batasunak egindako balorazioa gaitzesten zen.

Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, Eneko Compains Silva omen zen Ekineko burua eta Donostian atxilotutako Ugaitz Elizaranek zuzendaritza lanetan laguntzen zuen. Elizaranen anaia, Aitor, ETAko buruzagi militarra izan zen 2009ko urriaren 19an Carnacen (Frantzian) atxilotu zuten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika