Politika -

Gabriel Rufiani elkarrizketa

'Kataluniak 'bai' badio, Errepublika izango da, bestela, hauteskundeak'

Gabriel Rufian ERCko diputatuaren ustez, independentziaren prozesua "geldiezina" da, eta "azkenean, pragmatismoa gailenduko da".

Rufian, Catalunya Radioko estudioetan, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. EiTB
Gabriel Rufian. EiTB
Rufian, Catalunya Radioko estudioetan, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabrial Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaile ondokoak nabarmendu duenez, "Kataluniako herriak 'bai' bozkatzen badu urriaren 1eko erreferendumean, Errepublika sortzeko prozesu konstituziogilea egongo da, eta 'ez' bozkatzen badu, hauteskunde autonomikoak egingo dira, eta Parlamentua osatuko da".

Diputatu katalanak elkarrizketa eskaini dio Radio Euskadiri. Horren hitzetan, independentziaren prozesua "geldiezina" da, herritarren % 80k erreferendumean bozkatu nahi dutelako, "'bai' ala 'ez'". Aukera bakoitza gailenduta gertatuko dena argi du Rufianek: Kataluniak "'bai' bozkatzen badu, Errepublika sortzeko prozesu konstituziogilea egongo da" eta emaitza ezezkoa bada "hauteskunde autonomikoak egingo dira, betiko moduan, eta Parlamentua osatuko da".

Rufianek uste du "pragmatismoa" gailenduko dela "azkenean". Nabarmendu duenez, baiezkoak irabazten badu, "nazioz gaindiko erakundeek prozesua zainduko dute". Izan ere, haren esanetan, "ziur gaude Espainiako Estaturi interesatzen zaiola Kataluniari ondo joatea".

Independentziaren aldeko hautua nagusitu eta Errepublika sortu ostean, "nazioarte mailan irudi indartsua ikusi ahalko da, ERCko diputatuak Kongresutik joaten", adierazi du Rufinek. "Ez dugu datarik jarri nahi, eta inor ez dadila beldurtu, baina Generalitateko gobernuaren armarik gabeko soldaduak gara", erantsi du.

Gutxieneko emaitzez galdetuta, Rufianek argitu du emaitza ez dela portzentajetara mugatuko: "Nahikoa da baietzak ezetzak baino gehiago izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako hauteskundeak