Politika -
2011ko hauteskundeak
Aralar, EAJ eta EA NaBAi koalizioarekin aurkeztuko dira 2011n
Batzarreri bat egiteko eskatu diote Aralarrek eta EAJk, eta ezker abertzalea eurekin hauteskundeetara aurkezteko aukera baztertu dute.
Erredakzioa
Txentxo Jimenez eta Jose Angel Aguirrebengoa Nafarroako Aralarreko eta EAJko agintari nagusiek 2011ko hauteskundeetara NaBai koalizioarekin aurkeztuko direla iragarri dute. Aralarrek eta EAk, eta Aralarrek eta EAJk egindako akordioaren emaitza da koalizioa.
2007ko koalizioa osatu zuten lau alderdietako hiruk bat egin dutenez, Aguirrebengoak eurekin berriz aurkeztea eskatu dio Batzarreri, baina Jimenezek aukera hori "zailtzat" jo du Batzarreren ibilbide ideologikoa abertzaleen postulatuetik urrundu delako.
Bai Aralarrek bai EAJk baztertu egin dute ezker abertzaleak koalizioarekin bat egingo duela. Horien hitzetan, "ez dago eta ez dugu espero", eta NaBairekin bat egitea baino, Batasunak "oztopatu" egiten duela zehaztu dute.
Akordioaren arabera, Foru Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko hauteskunde-zerrendako laugarren tokiak EAJrentzat izango dira.