Politika -

ETAren iragarpen berria

'Heldutasun politiko eza' egotzi dio ezker abertzaleak lehendakariari

"Legez kanporatzeak, atxiloketak eta torturak alde batera utzi eta bide baketsuekiko eta demokratikoekiko konpromisoa hartzea" eskatu diote Aresi, Rubalcabari eta PSOEri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Abertzaleak "heldutasun politiko eza" egotzi dio Patxi Lopez lehendakariari.

Donostian egindako agerraldian, zenbait agintari politikoren "jarreraren" aurrean "kezka" adierazi dute ezker abertzaleko ordezkariek, "Euskal Herrian irekitzen hasi den eszenatokiaren aurrean".

PSOEk eta PPk sortutako "bikote espainolistak" mantentzen duen "jarrera" ere kritikatu du Txelui Morenok. "Ezker abertzalearen ekimenetatik eta ETAren aldebakarreko konpromezuetatik abiatuta jaio den aukeraren aurrean gutxiegizko jarrera izan dute; martxan dagoen prozesua porrot egitea nahi dute", gaineratu du.

Zentzu honetan, PP eta PSOEren jarduera "sabotatzailea" eta "arduragabea" salatu du Morenok. Horregatik, Ares, Rubalcaba eta PSOEri "bide baketsu eta demokratikoen alde" egin dezaten exijitu die. Atxiloketekin, "tratu txarrekin" eta "legez kanpo uzteekin bukatzeko" ere eskatu die erakunde ezberdinetako arduradunei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea