Politika -
Saharako gatazka
Elorza: 'Estatua, Zapatero ete Erregea ez dira espero bezala aritu'
Donostiako alkateak "penaz" egin ditu adierazpen hauek, bere ustez, Estatuak "zor historikoa" duelako Sahararekin.
Erredakzioa
Odon Elorza Donostiako alkatearen esanetan, "Estatua, Gobernua eta Monarkia ez dira espero bezala aritu" Saharako herriaren arazoaren aurrean.
"Ez dute bere betebeharra bete, ezta Sahararen beharretaz arduratu", azpimarratu du Donostiako lehen zinegotziak Donostiako Zinemaldia eta Giza Eskubideen jaialdiak eta Mendebaldeko Sahararen Fisahara senidetzearen akordioa sinatzeko orduan.
Adierazpen hauek "penaz" egin dituela esan ondoren, Estatuak Sahararekin "zor historikoa" duela aipatu du, "egungo Gobernuak eta hurrengoak hartu behar duen ardura historikoa".
"Errespetuarekin esanda, gure Monarkiaren ardura bat dago. Ez gara arrazoi zuzenaren defendatzaileak izaten ari. Hau bada. Munduko lurralde batean autodeterminazioaren eskubidea aplikatu ahal bada, hori Saharako herria da. Espainiak era lotsagarrian utzi zuen etorkizun zalantzagarri baten aurrean", azpimarratu du Elorzak.
Saharako Republika Demokratikoaren Kulturako ministraren, Jadiya, Hamdiren, arabera, Jose Luis Zapatero Gobernuko presidenteak 2011aren hasieran Marokoko Erregearekin ospatuko duen bileran eztabaidatzeko lehenengo gaia Saharako herriaren arazoa izan beharko luke.